Jules Adler. Creuseteko greba 1899. Giusseppe Pellizza da Volpedo. laugarren estatua 1901
Langileen internazionalen inguruko testuak. Aurrenekoko fundaziokoa eta bigarrenekoa
_AURRENEKOA
LEHEN INTERNAZIONALA
Kontutan hartuta: Langile emantzipazioa beraiek lortu behar dutela, eta
emantzipazioa lortzeko ahaleginek ez dutela pribilegio berririk sortu
behar, baizik eta eskubide eta betebehar berberak ezarri behar dituztela
pertsona ororentzat.
Langilea kapitalaren mende egotea dela morroitza jatorria, bai morroitza
politikoarena, bai morroitza moralarena, bai morroitza materialarena.
Aurreko arrazoiarengatik, langileen ekonomia – emantzipazioa dela politika – mugimendu ororen helburu nagusia.
Egun arte eginiko ahalegin guztiek porrot egin dutela, herrialde
bakoitzeko lanbide guztietako langileen arteko elkartasunik egon ez
delako eta eskualde guztietako langileen artean anaitasun – batasunik
izan ez delako.
Langileen emantzipazioa ez dela tokiko edo herrialdeko arazoa, baizik eta nazio guztiena (…)
Lehen Internazionalaren sorrera-testuaren hitzaurrea. (London, 1864)
BIGARRENA
Langile-elkarteetako ordezkariek, Londresen bilduta,
Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) Sortu zuten, eta harri I.
Internazionala izena ere eman zaio.
“Aintzat hartuta: Langileen burujabetza eurek lortu behar dutela eta
burujabetza lortzeko ahaleginen helburua pribilegio berriak sortzea ez
dela, guztientzako eskubide eta betebehar berberak ezartze baizik.
Langilea kapitalaren mende egotea mirabetza guztien iturria dela: politikoa, morala, materiala.
Hortaz, mugimendu politiko guztien helburua langileen burujabetza lortzea dela (…)
Orain arte egindako ahalegin guztien porrota, izan ere, herri bakoitzeko
lanbide guztietako langileen arteko elkartasunik ez lortzearen
eraginezkoa eta eskualde guztietako langileen senidetzat ez batzearen
ondoriozkoa dela (…)
Horrenbestez:
Behean sinatzen dutenek, 1864ko irailaren 28an Londreseko Saint-Martin´s
Hallen egindako biltzarrak hautaturiko Kontseiluko kideek, Langileen
Nazioarteko Elkartea sortzeko behar diren neurriak hartu dituzte”
“Biltzarrak ukatu egiten ditu joera errebisionistak (…) horien helburua,
agintea burgesiaren aurkako borrokaren bidez konkistatzea izan
beharrean, ezarritako ordenaren aldeko emakida politikoak egitea baita.
Taktika errebisionista horren helburua, izan ere, gizarte burgesa
gizarte sozialista bihurtu nahi duen alderdi bat (alderdi iraultzailea,
hitzaren zentzurik onenean) gizarte burgesa erreformatu besterik nahi
ez duen alderdi bihurtzea da (…)
Biltzarrak hauxe adierazten du:
1.- Alderdiak uko egiten dio produkzio kapitalistan oinarrituriko
baldintza politikoen eta ekonomikoen gaineko erantzukizunari eta beraz,
ez du onartzen burgesia agintean mantentzeko joerarik.
2.- Demokrazi sozialistak ezin du onartu gizarte burgesaren gobernuan parte hartzea” Amsterdameko Biltzarraren ebazpena (1904)